XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berak ez eukan karlisten politikaz zer ikusirik.

Palau Frantzian.

Bergarako besarkadea dalakoa baiño geroago amaitu zan Kataluñan karlisten izeneko gerratea, 1840n.

Urte onetan sartuta eldu zan aita Palau Frantziara eta 1851-ra arte amar-amaika urte egin zituen Frantzia aldean, bere fraide-bizitza egiteko ango legeen askatasunaz baliatuz.

Perpiñan aldean, izkuntzaz katalanen anai diranen artean egin eban lenengo urtea.

Fraide gazte onen jokabidea ona zelangoa zan alde guztietan: lenengo, lekuan lekuko gotzaiñen aurrera aurkeztu, meza esateko eta eleizgizonen gañerako eskubideak eskatzeko, eta gero, bakardadean fraille bizimodua eroan al izateko, bazterren baten, koba zuloen baten toki egokia billatu.

Palau`ren koba (Aytona, Leida).